XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Starsky eta Hutch bezalako telesailak erakusten direla eta, Diana printzesa kezkati
AFP, Londres.

Galeseko Diana printzesak esan zuenez, oso kezkati dago telebistan indarkeri asko erakusten bait da.

Printzesaren ustez, bere semea den William printzearengan honek izan dezakeen eragina haundia da.

Williamek hiru urte ditu.

Telesail batzu ikusi ondoren, izugarrizko gauzak esaten ditu eta honek kezkatzen nau zioen Dianak.

Toxikomaniaren aurkako Udal Batzordeko lehendakaria den Deirdre Hckey andereak esan zuenez, telesail hauek izugarrizko eragina izan dezakete haurrengan, indarkeriaren bidez denetarik lort dezaketeela ohitzen bait dira.

Starsky eta Hutch telesail amerikar ezagunak Dianaren kezka azalerazi duena izan da.

Dianak ez omen zuen esan Williamek zer deritzon guzti honetaz.